A) EUSKO JAURLARITZA
Herri Administrazio eta Justizia Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 12koa. Horren bidez iradokitzen zaio orientazio psikologikoa edo soziala emateko aukera aztertzeko, aita baten eta bere alabaren artean dagoen kaltetutako lotura berrezartze aldera. Horiek Bilboko deribazio judizialaren bidezko familia elkargune baten erabiltzaileak dira.
1793/2014/QC espedientea
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 24koa Horren bidez gomendatzen zaio ebazpen berariazkoa eta arrazoitua emateko kexa sustatu duen interesdunak Hezkuntza Ikuskaritzara bideratutako idatziari.
371/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 3koa. Horren bidez gomendatzen zaio 2016-2017 ikasturterako ikasleak onartzeko prozesuan YYYren izenean egindako eskaerari emandako tratamendua berrikus dezala, zehazki: etxebizitza eskatutako ikastetxearen eragin-eremuan egoteagatik hasiera batean esleitu zitzaizkion puntuak kentzeko erabakia.
1264/2016/QC espedientea
Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko abenduaren 22koa. Horren bidez gomendatu zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako zenbatekoak eskatzean jardunbide jakin batzuk burutu ditzala.
835/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 20koa. Horren bidez gomendatzen zaio baliogabetu dezan laguntza-eskaera baten prozeduran emandako ebazpena. Delako eskaera seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzeko dekretuak xedatutakoari helduz egin zen (abenduaren 19ko 255/2006 Dekretua).
1710/2015/QC espedientea
Ogasun eta Finantza Saila
Eustat
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 24koa. Horren bidez gomendatzen zaio pertsona nagusiei datu estatistikoak emateko betekizunetik salbuesten dituen irizpideak sustatzeko.
1251/2015/QC espedientea
Osasun Saila
Osakidetza
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 4koa. Horren bidez iradoki zaio zentroetan osasun arreta jasotzeko irizpideak modu zehatzean gogorarazteko, izan ere, kexek frogatu dute zenbait zentrotan modu okerrean ari direla aplikatzen.
1954/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 7koa. Horren bidez iradokitzen zaio iradokizunak izapidetzerako eta ebaluatzerako orduan kontuan izan behar duela ekainaren 21eko 147/2015 Dekretuan aurreikusten den betebeharra, hau da, aurkezten zaizkion ekimen eta iradokizunei erantzun egin behar diela.
112/2016/QC espedientea
B) FORU ADMINISTRAZIOA
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio neurriak har ditzan sarbide elektroniko neutrala bermatzeko helburuz norberaren errenta-aitorpena era telematikoan aurkezteko aplikazioan.
758/2015/QC espedientea
Gizarte Zerbitzuen Saila
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 9koa. Horren bidez iradokitzen zaio beharrezko jarduketak sistematiza ditzan, betiere foru erakundeak zaindutako haur eta nerabe babesgabeei entzunak eta haien iritziak kontuan hartuak izateko eskubidearen egikaritzapen efektiboa bermatzeko.
317/2015/QC espedientea
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Ekintza Saila
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Zornotzako Lehen harrerako zentroko instalazioak hobetu ditzala. Halaber, babesik gabeko adingabeak hartzeko Bizkaian dauden egoitza-harrerako baliabideetan bizi diren bakarrik dauden adingabe atzerritarrak adin-nagusitasunera heltzen direnean emantzipazio-programetan sartzeko irizpideak berrikus ditzala gomendatzen zaio.
673/2015/QC espedientea
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio kirol hastapeneko unitateetako irakaskuntza jardueretan adingabeek parte har dezaten aukerak zabaltzeko neurriak har ditzan.
1744/2015/QC espedientea
Gizarte Politikako Departamentua
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urtarrilaren 22koa. Horren bidez, adin eta egoera guztietako haurren arretan aurrera egin dezala iradoki zaio, maizago eta berme handiagoarekin; babesik ez duten haurrentzako gizarte-zerbitzuetan artatuta o haur eta nerabeek entzun diezaieten eta euren iritziak kontuan har daitezen duten eskubidea erabilita.
677/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala arrazoitzeko aurkeztutako gorako errekurtso bat ezesteko erantzuna. Errekurtso hori aurkeztu zuen ez dagoelako ados egindako mendekotasun-balorazioarekin.
1949/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 21ekoa. Horren bidez gomendatu zaio, epe laburrera eta ertainera, egoitza-zentroak ikuskapen-txostenean adierazitako alderdiak zuzentzeko egiten duen lanaren segimendua egitea aintzat har dezan, oro har egoitza-baliabideei aplikatu ohi zaien ikuskapen-plana baino zorrotzagoa izango den baten bidez.
553/2015/QC espedientea
C) TOKIKO ADMINISTRAZIOA
ARABAKO KUADRILLAK
Añanako Kuadrilla
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 9koa. Horren bidez, Añanako Kuadrillari, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari eta Osmako Administrazio Batzarrari gomendatu zaie Osma herrian dauden hiri-hondakinak biltzeko edukiontziak beste leku batean jar ditzatela.
1567/2015/QC espedientea
ARABAKO UDALAK
Gasteizko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko urriaren 2koa. Horren bidez gomendatzen zaio har ditzala dagozkion neurriak Gasteizko higiezin bat kontserbatzeko eta birgaitzeko luzatu diren exekuzio-aginduak betearazteko.
584/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko ekainaren 17koa. Horren bidez, Gasteizko Udaltzaingoari gomendatzen zaio trafiko-istripu bati buruzko txostena berrikus dezala, erreklamazio egileak haren zuzentasunari buruz planteatu dizkion zalantza guztiak argitu ditzala eta, beharrezkoa bada, dokumentu horren edukia berrikuspenaren emaitzari egokitu diezaiola.
1464/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko irailaren 20koa. Honen bidez gomendatzen zaio bermatu dezala etxebizitza bateko osasungaiztasun-fokua deuseztatzeko eskatu ziren neurriak gauza daitezela.
2385/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko azaroaren 15ekoa. Honen bidez gomendatzen zaio, 2017ko oporretako programa hobetzeko aurreikusi duen prozesuan, azter dezala plazak esleitzeko prozeduraren fase guztietan heziketa behar bereziak dituzten neska-mutilentzako plazen erreserbari eusteko aukera.
1086/2016/QC espedientea
BIZKAIKO UDALAK
Bermeoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko martxoaren 7koa. Horren bidez, aldian behingo azoketan espazio publikoa legeria errespetatuz adjudikatzeko gomendatzen zaio.
1601/2015/QC espedientea
Bilboko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 12koa. Horren bidez, Bilboko Udalari iradokitzen zaio neurriak har ditzala bizikidetza egiaztatzeko polizia-txostenak behar bezala burututakoak izan daitezen bermatzeko.
336/2015/QC espedientea
Erandioko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko otsailaren 22koa Horren bidez gomendatu zaio atzerapen gehiagorik gabe har ditzala Lubarri kalean ezarri duen oinezkoentzako araubidea eta kale horrek Meso kalearekin bat egiten duen gunean trafikoko araudia betetzea bermatzeko neurri egokiak.
2647/2014/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko apirilaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio asteko azoka txikietako postuak esleitu ditzala indarrean dagoen legeriari jarraiki.
1099/2015/QC espedientea
Gernika-Lumoko Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abuztuaren 16koa. Horren bidez gomendatu zaio, indarreko ordenantzaren arabera, espazio publikoa terrazekin okupatzeko baldintzak betearaz ditzan.
1387/2015/QC espedientea
Sopuertako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2015eko azaroaren 12koa. Horren bidez gomendatu zaio berariaz erantzun diezaiola herritar baten eskaerari. Edateko ura banatzeko hodi bat aldatzeko eskatu du, zuntz-zementua baitu horrek.
393/2015/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udal ondasun komunalei buruz eskatutako informazioa emateko.
908/2016/QC espedientea
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urriaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio azken bi urteetan lur-zati publiko zein pribatuetatik zura atera duten enpresei buruzko informazioa emateko.
909/2016/QC espedientea
GIPUZKOAKO UDALAK
Donostiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio jarritako ingurumen-salaketei erantzuteko. Kexagileak salaketa horiek jarri ditu gaueko garbiketa udal zerbitzuak bere etxebizitzaren inguruan eragiten duen zaratagatik.
1753/2015/QC espedientea
Tolosako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko urtarrilaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio ez diezaiela eman, edo, eman badie, ken diezaiela udalerri horretako elkarte gastronomikoei edozein diru-laguntza zein laguntza publiko, onarpen prozesuan, funtzionamenduan edota jardueretan emakumeen sarbidea baldintza beretan onartzen ez badute, eta, era berean, susta ditzala genero estereotipoak deuseztatzeko neurriak, baita ekintza positibokoak ere, espazio horietan emakumeek jasaten duten bereizkeria zuzentzea lortzeko xedez.
158/2015/QC espedientea
Zaldibiako Udala
Arartekoaren ebazpena, 2016ko maiatzaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio espazio publikoa terrazekin okupatzeko baimena izapidetzeko eta dagokion tasa igor dadin irabazizko aprobetxamenduagatik.
1033/2015/QC espedientea